Herritarren Arretarako Unitatea

Diziplina Egintzaren Eragilearen Zerbitzuaren barruan dago Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Herritarren Arretarako Unitatea (HAU).

Herritarren Arretarako Unitateak honako eskumen hauek ditu:

  • Erregelamenduan araututako kexak eta salaketak jasotzeko zerbitzuaren eta herritarrei arreta eta informazioa emateko zerbitzuaren jarduna koordinatzea.
  • Zerbitzu horietan jasotako iradokizunak, kexak eta salaketak zentralizatzea eta antolatzea, hartarako tratamendu informatikoa emanez, estatistikak zein haien urteko memoria egiteko.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian bertan jasotakoak izapidetzea.
  • Kexei eta erreklamazioei buruzko informazio-agirien, inprimakien eta zerbitzu- eta izapidetze-protokoloen proposamenak egitea, ondoren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak onar ditzan.

 

HARREMANETARAKO DATUAK
Telefonoa 917 00 58 68, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara
FAXA 917 00 58 67
Posta arrunta Marqués de la Ensenada, 8, Madrid, 28071
Postontziak egoitza judizialetan erreklamazioak eta iradokizunak biltzeko ezarritako postontzi guztiak
Web-orria online onprimakia