To justiziarako sarbidea deskribapen laburra

Karrera Judizialerako sarrera Espainian uztailak 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 301garren eta ondorengo artikuluetan arautua dago eta funtzio jurisdikzionala gauzatzeko gaitasun eta merituaren printzipioetan oinarritzen da. Hautaketa prozesuak, objektibitate eta gardentasunarekin, funtzio jurisdikzionala gauzatzeko beharrezko baldintza eta gaitasunak jasotzen dituen, zein egokitasun eta nahikotasun profesionala duten hiritar guztien sarreran berdintasuna bermatzen du.

Karrera Judiziala osatzen duten hiru kategorietako edozeinetatik egiten ahal da sarrera, hau da:

  • Auzitegi Gorenaren Magistratua
  • Magistratua
  • Epailea

Epaile kategoria bidez Karrera Judizialean sartzea oposaketa libre bat eta Eskola Judizialean gauzatutako hautaketa ikastaro teoriko eta praktiko bat gainditu ostean ematen da. Oposaketaren deialdia, behintzat bi urtean behin egin behar dena, praktikan 1998garren urtetik aurrera urtero egiten ari da. 2001garren urtetik aurrera Fiskaltza Karreraren sarrerakoarekin batera egiten da, honela gainditutako pertsonek, lortutako puntuazioaren eta deitutako plazen arabera, Eskola Judizialaren edo Justizia Ministerioaren Ikasketa Juridikoen Zentroaren artean sarrera egitea aukeratzen dute.

Oposaketa librera aurkezteko baldintzak ondorengoak dira:

  • Espainiar nazionalitatea edukitzea
  • Adin nagusikoa izatea
  • Zuzenbideko Lizentziatura edukitzea
  • Ez gaitu kausan ez egotea, ondorengo arrazoiengatik:
    • Funtzio judiziala gauzatzeko eragozpen fisiko edo psikikoak,
    • Engainuzko delituengatik kondenatua izatea, birgaitzea lortu ez den bitartean,
    • Engainuzko delituengatik erruztatua edo prozesatua izatea, absolbitua izan ez den bitartean edo artxibatze autoa eman ez den bitartean,
    • Eskubide zibilen jardun osoan ez aurkitzea.

Organo deitzailea Hautaketa Batzordea da, ondorengoengatik osatuta dagoena:

  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bokal bat eta Auzi gelako Fiskal bat, urtero alternatiboki batzordearen buru izango direlarik,
  • Magistratu bat,
  • Fiskal bat,
  • Eskola Judizialaren Zuzendaria,
  • Justiziaren Administrazioaren Ikasketa Juridikoen Zentroaren Zuzendaria, eta
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren organo teknikoko kide bat, zein gutxienez Zuzendariorde nagusi maila duen Justizia Ministerioaren funtzionario bat, biak Zuzenbidean lizentziatuak, alternatiboki Batzordearen idazkari moduan jokatuko dutenak.

Karrera Judizial eta Fiskaletara sartzeko probak ebaluatuko dituen Auzitegiak ondorengo osaketa izango du:

  • Auzitegi Goreneko edo Justiziaren Auzitegi Nagusi baten Magistratu bat edo Auzi gelako edo Auzitegi Goreneko edo Justiziaren Auzitegi Nagusiaren Fiskaltza baten Fiskala, Auzitegia presidituko dutenak,
  • bi magistratu,
  • bi fiskal,
  • Diziplina juridikoko unibertsitateko katedradun bat,
  • Estatuko abokatu bat,
  • 10 urte baino gehiagoko jarduera profesionala duen abokatu bat,
  • Lehenengo kategoriako idazkari judizial bat, bokal-idazkari moduan arituko dena.

Sartzeko burutu beharreko ibilbidea, gutxi gorabehera 3 urteko iraupena duena, honakoa da:

  1. Hasierako oposizio askearen fasea gainditzea, hiru ariketa barne dituena:
    • Lehenengo ariketa (urteko lehen seihilekoan): zuzenbide konstituzionalari, zuzenbide zibilari, zigor-zuzenbideari eta zuzenbide prozesalari buruzko 100 galdera dituen testa gainditzea. Bi ordu eta berrogeita bost minutuko iraupena.
    • Bigarren ariketa (apiriletik ekainera gutxi gorabehera): 5 gairen inguruko ahozko azalpena 60 minututan (zuzenbide konstituzionalarekin lotutako bat, arlo-zibilarekin lotutako bi eta zigor-arloarekin lotutako bat).
    • Hirugarren ariketa (urteko azken seihilekoan): 5 gairen inguruko ahozko azalpena 60 minututan (zuzenbide prozesal zibilarekin lotutako bi, zigor-arloko zuzenbide prozesalarekin lotutako bat, merkataritza-zuzenbidearekin lotutako bat eta administrazio- edo lan-zuzenbidearekin lotutako bat).
  2. Bigarren fasea gainditzea Eskola Judizialean, hiru aldi barne dituena:
    • Lehenengo aldia (urtarriletik abenduaren hasierara gutxi gorabehera): ikastaro teoriko-praktikoa gainditzea Bartzelonako Eskola Judizialean.
    • Bigarren aldia (abenduaren erdialdetik ekainera arte gutxi gorabehera): praktika-fasea dagokien organo judizialen titularrei laguntza eta sostengua emanez eta titular horien tutoretzapean.
    • Hirugarren aldia (uztailetik azarora gutxi gorabehera): organo judizialetan ordezkapen eta errefortzu lanak burutzea, organo judizialaren titularren funtzio berdinekin.