Babes agindua

Babes Agindua, organo jurisdikzional berdin batek zigor-arloko eta arlo zibileko kautelazko neurriak hartzearen bitartez, gizarte laguntzako beste neurri batzuk sustatuz, etxeko indarkeria jasan duten biktimen “babes osorako estatutua” sagaratzen duen ebazpen judizial bat da.

Zer da babes agindua?

Etxeko indarkeriaren Biktima direnen Babes Agindua arautzen duen uztailaren 31ko 27/2003 Legearen asmoa, prozedura judizial azkar eta erraz baten bidez, etxeko indarkeriaren biktima direnek Instrukzio Epaitegiaren aurrean babeserako estatutu integral bat eskuratzeko aukera izatea da, babes estatutu integral horrek neurri zibilak, neurri penalak eta gizarte-laguntza eta gizarte-babes neurriak barne hartzen dituelarik.

Babes Agindua ebazpen judizial bat da, etxeko indarkeriazko delitu edo faltaren bat burutu izanaren zantzu sendoak dauden kasuetan eta biktimarentzako arrisku egoera objektibo bat dagoenean kautela-neurri zibilak edota penalak hartuz biktimaren babesa agintzen duen ebazpen judiziala, hain zuzen; eta, gainera, beharrezkoak diren gizarte-laguntza eta gizarte-babes neurriak ere aktibatzen ditu Babes Agindua Komunitate Autonomoen Koordinazio Puntuetara igorriz.

1.-  Neurri

2.-  Nork eska dezake?

3.-  Non eska daiteke?

4.-  Bideratzea

5.-  Etxeko indarkeriaren biktimen babeserako erregistro zentrala