Orokorra

Karrera Judizialerako sarrera Espainian uztailak 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 301garren eta ondorengo artikuluetan arautua dago eta funtzio jurisdikzionala gauzatzeko gaitasun eta merituaren printzipioetan oinarritzen da. Hautaketa prozesuak, objektibitate eta gardentasunarekin, funtzio jurisdikzionala gauzatzeko beharrezko baldintza eta gaitasunak jasotzen dituen, zein egokitasun eta nahikotasun profesionala duten hiritar guztien sarreran berdintasuna bermatzen du.

Karrera Judiziala osatzen duten hiru kategorietako edozeinetatik egiten ahal da sarrera, hau da:

  • Auzitegi Gorenaren Magistratua
  • Magistratua
  • Epailea

Kuantitatiboki, sarrerako kategoriarik garrantzitsuena Epailearena da, Eskola Judizialean egindako oposaketa libre baten eta hautaketa ikastaro teoriko eta praktiko baten gainditzearen bitartez egingo dena. Oposaketaren deialdia, behintzat bi urtean behin egin behar dena, praktikan 1998garren urtetik aurrera urtero egiten ari da. 2001garren urtetik aurrera Fiskaltza Karreraren sarrerakoarekin batera egiten da, honela gainditutako pertsonek, lortutako puntuazioaren eta deitutako plazen arabera, Eskola Judizialaren edo Justizia Ministerioaren Ikasketa Juridikoen Zentroaren artean sarrera egitea aukeratzen dute.