Kontratatzailearen profila

Orri honen helburua da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kontratatzailearen profila Internet bidez zabaltzea, kontratu-jarduerarekin lotutako informazioaren gardentasuna eta horretarako sarbide publikoa bermatuta, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 63. artikuluarekin bat –horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB Zuzentaraua eta 2014/24/EB Zuzentaraua–.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lizitazioak: Dagokion kontratazio-organoaren lizitazioetara sartzeko, Kontratazio Plataformaren barruan sakatu Lizitazioak botoia, beheko irudian ikus daitekeen bezala..

Kontratazio Plataformaren pantaila-argazkia 'Lizitazioak' aukera hautatuta

 

 

  • Estatuaren Kontratazio Plataforma: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lizitazioetara sartzeko eman beharreko urratsak:
    1. Sartu Lizitazioak ataleko Bilaketa aukeran:
    2. Aukeratu «Erakunde kontratatzailea» atalean «Zuzenbide publikoko erakundea» aukera.
    3. «Administrazioaren izena» eremuan, sartu «Consejo General del Poder Judicial» literala, kakotxik gabe.
    4. Espediente-zenbakia baldin badakizu, dagokion eremuan sar dezakezu, iragazki zuzenagoa egin ahal izateko. Espediente-zenbakien formatua ZZ/UUUUSO (ZZ: espediente-zenbakia, UUUU: urtea. Adibidez: 19/2009SO).

    Amaitzeko, sakatu «Bilatu» botoia, eta uneko lizitazioak behealdean agertuko dira. Informazioa kontsultatzeko, sakatu dagokion lizitazioan, «Espedientea» zutabean.