Informazio orokorra

Zer da?

Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokia 2002. urtean sortutako erakundea da, Justizia Administrazioan indarkeria-mota hauek tratatzeko helburu nagusia duena. Honakoek osatzen dute: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Justizia Ministerioa, Osasun Ministerioa, Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuak, Barne Arazoetako Ministerioa, Estatuko Fiskaltza Nagusia, justizia-eskumenak dituzten autonomia erkidegoak, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusia.

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokia,Justizia Administrazio esparruan, etxeko eta genero indarkeriaren arazo soziala erauztera zuzendutako ekimenak eta neurriak bultzatzen dituen analisi eta jarduketa tresna bat da. 

Noiz sortzen da eta nortzuk osatzen dute?

Behatokiaren eraketa hitzarmena 2002ko irailaren 26an izenpetu zen. Gaur egun, honako erakundeek osatzen dute: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN), Lehendakaritzaren ardura duena, Justizia Ministerioa, Osasun Ministerioa, Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuak, Barne Arazoetako Ministerioa, Estatuko Fiskaltza Nagusia, justizia-eskumenak dituzten autonomia erkidegoak, urtebeteko txandetan, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusia eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusia.

 

Non du bere egoitza?

Behatokiko egoitza Madrilgo Marqués de la Ensenada kaleko 8. zenbakian kokatzen da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eraikinean. 

Zeintzuk dira bere helburuak?

Behatokiareneraketa onetsi zuten helburuen artean, hurrengo hauek nabarmentzen dira:

  • Justizia Administrazioaren esparruan, indarkeria hauek erauzteko, jarduketen eraginkortasuna haunditu.
  • Jarduketa protokoloen antolaketan parte hartuz, instituzioen arteko koordinaketa hobetu.
  • Ebazpen judizialen azterketa eta analisiak eta legeekiko hobekuntza eta erreforma proposamenak.
  • Esparru Judizialean gertakariaren jarreipen estatistikoa
  • Judizial eta fiskal ikasketako partaide eta Justizia Administrazioko zerbitzuan dauden gainontzeko lankideen heziketa espezializatua..

 

Nola jarduntzen da?

Osatzen duten erakundeen aldizkako bileren bitartez. Baita, emakumeen erakunde eta ukitutako elkarteekin nahiz eta arlo honetan sartuak dauen erakunde eta instituzioekin Behatokiak egiten dituen bileren bidez.

 

Zertarako balio du?

Behatokiaren erabilgarritasuna eratzeko agirian finkatuak dauden helburuekin erlazionaturik dago

  • Estatistika judizialetan lortutako datuak bildu eta analizatzen ditu, ala nola, salaketa kopurua, babes ordenuak, epaiak, kaltedunak.
  • Erantzun judizialari buruzko analisi, ikasketa eta ikerketak bultzatzen ditu.
  • Genero indarkeriaren bilakaerari buruzko ondorio eta gomendioak prestatzen ditu.
  • Etxeko eta genero indarkeriaren erauzketan gehien nabarmendu den pertsona, instituzio edo erakundeari urteko eskerrontasun saria ematen dio.
  • Eta bereziki, bera osatzen duten erakundeen koordinaketa hobetzeko eta Justizia Administraziotik etxeko eta genero indarkeria erauzteko proposatzen diren ekimen ezberdinei heltzeko tresna bat da.