Datu estatistikoak

BJKNaren estatistika aldiezkarietan, 2004 urtean, Etxeko Indarkeria arloko prozesuei, Babes ordenari...

BJKNaren estatistika aldiezkarietan, 2004 urtean, Etxeko Indarkeria arloko prozesuei, Babes ordenari eta Familian eskuduntza duten Epaitegiek jarraitzen duten Babes Ordenetik ondorioztatzen diren arlo Zibileko Prozesuei buruzko datuak lortzera zuzendutako atal espezifiko batzuk gehitu ziren. Ondoren, 2005 urtean, Aldizkari Estatistikoak Lege Integralean barne sartutako berritasunei egokitzea beharrezkoa izan da.

Epaitegi berrien sorkuntzarekin, Aldizkari berri baten lanketa ere aukeratu zen, berau, soilik, genero indarkeriari buruzko gaietara zuzendua. 2005eko ekainak 29tik aurrera eta hiru hilez behingo aldizkakotasunarekin, Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegi guztiek, eskumen esklusiboak dituztenak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin partekatzen diren eskumenak dituztenak, bere tratamendu estatistikoa egiteko lotu beharko dutena.

2006ko urtarriletik aurrera, Zigor arloko Epaitegien eta Probintzia Auzitegien Aldizkarietan atal espezifikoak ere barne sartu dira, helburua, organo hauen jardueraren informazioa izatea izanik, hain zuzen ere Lege Integralak arautzen duen genero indarkeriari buruzko informazioa.Era berean, 2007an, bitartekaritza behar izan duten aspektuetara gerturatzea baimendu duten datu berriak barne sartu dira, hala nola, jartzen diren hiru hilabeteko salaketa kopurua eta prozesuaren jarraipenerako uko egitearen zenbatekoa. 

Estatistikak hiruhilabeteko argitaratzen dira, salaketa, babes ordena, hartutako neurri, epaitu diren pertsona eta prozeduren bukatze moduaren arabera Justizia Auzitegi Nagusi, probintzia eta barruti judizialen bidez banakaturik.