Liburutegi judizialak

Liburutegi judizialen sarea Autonomia Erkidego guztietako organo judizialetako liburutegiek osatzen dute eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari dagokio liburutegiak hornitzea eta Liburutegien Kudeaketarako Sistema Integratua mantentzea (Absysnet programaren bitartez).

Liburutegi Judizialen Katalogo Kolektiboa sotzean eta hura mantentzeko liburutegi-politika bateratuak ezartzean datza ahalegin nagusia.

BJKN-k liburutegi bana du bere hiru egoitzetan eta haien zerbitzuak epaile eta magistratuei, Eskola Judizialeko irakasle eta ikasleei eta BJKN-ko langileei zuzenduta daude batez ere:

  • Madrilgo Egoitza Nagusiko liburutegia, Marqués de la Ensenada kalean dagoena
  • Eskola Judizialeko liburutegia, Bartzelonako Eskola Judizialaren egoitzan dagoena
  • Dokumentazio Judizialeko Zentroko liburutegia, Donostian egoitza duena