Juridikoak burutzearen

BJKNk argitalpen juridikoak prestatzen eta hedatzen ditu, bai karrera judizialeko kideak prestatzeko, bai bere jardueretan gardena izateko betebeharrari erantzuteko. Hala, alde batetik, BJKNren irakaskuntza-jardueren ondorioz prestaturiko bildumak daude, eta, bestetik, Botere Judizialaren aldizkaria.

Botere Judizialaren aldizkaria hiru hilean behin argitaratzen da, eta azterlan doktrinalak, jurisprudentziari buruzko iruzkinak eta bibliografiari nahiz jurisprudentziari buruzko informazioa dakartza.

BJKNren irakaskuntza-jardueren ondorioz sortutako bildumei dagokienez, honako hauek ditugu:

  • Mintegietako ondorioak: gai juridikoak aztertzeko eta eztabaidatzeko antolatutako mintegi monografikoetan egindako txostenak edo/eta ondorioak dira. (2008an sortu zen bilduma, eta formatu digitalean argitaratutakoa baino ez du biltzen.)
  • Zuzenbide Judizialeko koadernoak, Zuzenbide Judizialeko azterlanak eta etengabeko prestakuntzarako eskuliburuak: hiru bilduma horiek paperean argitaratutakoa biltzen dute, eta 2009ra arteko funtsak dauzkate; geroztik, Prestakuntzarako koaderno digitalak izeneko bilduman argitaratzen dira Etengabeko Prestakuntzarako Zerbitzuaren hiru irakaskuntza-jarduera motak.

Dokumentuen bilatzailearen bidez, Botere Judizialaren aldizkarian argitaratu diren testu osoak ikus daitezke, 5. aroaz geroztik, baita irakaskuntza-jardueren bildumei dagokien erreferentziazko informazioa ere. 

 

Colecciones Doctrinales del CGPJ