Justizian heztea

Justizian HezteaSartu bideoa (Deskargatu)

"Justizian Heztea" Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Komunikazio Bulegoak sustatzen duen programa bat da, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa, eta lehentasunez zentro publikoetakoei.

Haren helburua Justizia sistemak Espainian duen funtzionamenduaren gainean ikasleek ezagupen nahikoa lortzea da, bereziki genero-indarkeriari edo adingabearen erantzukizun penalari dagokionean.

Halaber, ikasleei jakinaraziko zaie zein diren jurisdikzio-ordenak –arlo zibilekoa, zigor-arlokoa, gizarte-arlokoa eta administrazioarekiko auzien arlokoa-, zer motatako gaiak ebazten dituzten,Justizia-administrazioa nola egituratuta dagoen, nola garatzen den zigor-arloko epaiketa bat eta zer eginkizun dituzten horietan epaileek, Justizia-administrazioko letraduek, fiskalek, abokatuek, lekukoek eta perituek.

Horiez gain, badaude Justizia-administrazioan parte hartzen duten beste langile batzuk, adibidez, prokuradoreak. Prokuradoreek auzitegietara jotzeko beharra duten partikularrak edo enpresak ordezkatzen dituzte, eta prozedura judiziala errazteko zenbait eginkizun gauzatzen dituzte (esaterako abokatuek prestatzen dituzten idatziak aurkezten dituzte eta bezeroei zuzendutako jakinarazpenak jasotzen dituzte). Kasu gehienetan, figura hori justiziara jotzeko ezinbestekoa da.

Halaber, oso garrantzitsuak dira Bulego Judiziala osatzen duten funtzionarioak (kudeatzaileak, izapidegileak eta laguntza judiziala) –Auzitegi bakoitzeko langileak-, auzitegi-medikuak, interpreteak eta/edo itzultzaileak eta, polizia judizial gisa, epaileekin eta fiskalekin delituak argitzen eta delitugileak aurkitzen jarduten duten Estatuko Segurtasun Indarrak (Guardia Zibila, Polizia Nazionala, Ertzaintza, Mossos d’Esquadra…).

Horretarako, BJKNk interesaturik leudekeen zentroen eskura jartzen ditu liburuxka informatiboak eta bideoak, bai gaztelaniaz bai Espainiako gainerako hizkuntza koofizialetan, hots, katalanez, euskaraz eta valentzieraz. Programa osatzeko, bisitak egiten dira organo judizialetara edo epaile eta magistratuek mintzaldiak ematen dituzte heziketa-zentroetan.

Programa honetan parte hartzeko interesaturik egonez gero, jar zaitez harremanetan zure Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Komunikazio Bulegoa Rekin