Eskaera berehala igorri beharko zaio Guardia Epaileari edota Emakumearen kontrako Indarkeriarako Epaileari (audientzia orduetan zehar) honek horretarako eskumena baldin badu. Guardia epaitegian, behin eskaera jaso ostean, Epaileak premiazko audientzia batetara deitzen ditu:
1. Biktima
2. Eskatzailea, eskaera egin duena biktima ez baldin bada
3. Erasotzailea
4. Fiskala
72 ORDUKO EPE MAXIMOAREN BARRUAN burutu beharko da.
Deklarazioa bakoitzak bere aldetik egingo du.
- Deklarazioan zehar, Epaileak erasotzailearen eta biktimaren, bere seme-alaben eta familiako gainontzeko kideen arteko konfrontazioa saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Audientzia burutu ostean Epaileak AUTOA ebatziko du, bertan, horrela estimatzen den kasuan, biktimarentzako babes neurriak adosten direlarik.
Epaileak har ditzakeen NEURRIAK, besteak beste, hauexek dira:
- Neurri Penalak:
a. Askatasuna kentzen dutenak
b. Hurbiltzea debekatzea (urruntze agindua)
c. Komunikazioa debekatzea
d. Delitua izan den lekura edo biktimaren bizilekura itzultzeko debekua
e. Armak edo bestelako objektu arriskutsuak kentzea
- Neurri Zibilak (berariaz eskatu behar dira)
f. Bizilekuaren erabilera eta gozamenaren atribuzioa
g. Seme-alabekiko zaintza, bisita eta komunikazio erregimena
h. Mantenu prestazioa
i. Arrisku edo kalteren bat ekiditeko adingabearentzako babes neurria
Neurri zibilek 30 EGUNEKO iraupena dute, tarte horretan egongo dira indarrean. Epe honen barruan biktimaren edo bere ordezkari legalaren eskariz familia prozedura bat abiarazten baldin bada eskumena duen Epailearen aurrean, babes aginduan hartutako neurriek indarrean jarraituko dute demanda aurkeztu osteko 30 egunetan zehar. 30 egun hauetan zehar Familia Epaile zibilak edo Emakumearen kontrako Indarkeriarako Epaileak berretsi, aldatu edo baliogabetu egin beharko ditu neurriok.
Babes agindua etxeko indarkeriaren biktimen babeserako ERREGISTRO Zentralean erregistratu beharko da, baliogabe geratzen baldin bada ere bertan jasota geratu beharko delarik.
Babes aginduaren autoaren berri eman behar zaie:
1. Pateei, erasotzaileari eta Fiskalari
2. Biktimari
3. Administrazio publikoei (Koordinazio Puntua)
4. Poliziari edo Segurtasun Indarrei
Babes aginduak ondokoa ematen dio biktimari::
- BABES ESTATUTU INTEGRALA, honek ordenamendu juridikoan ezarritako neurri zibilak eta penalak eta laguntza eta babes neurriak barne hartzen dituelarik. Edozein autoritate eta Administrazio Publikoren aurrean baliagarria izango da.
- Berekin dakar erasotzailearen egoera prozesalaren inguruan eta bere espetxe egoeraren inguruan biktimak uneoro informazioa jasotzeko duen eskubidea