Organo teknikoen langilegoa
Etiketak: BJKN, BJKNko organo teknikoak
Kontseiluko organo teknikoetako lanpostuak betetzea meritu lehiaketa bidez egingo da Botere Judizialaren Lege Organikoan edo bere Garapenaren Araudian zehaztatutako salbuespenekin.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian Letradun Taldea egongo da. Bertan sartzeko hautaketa prozesu bat egin beharko da, eta prozesu horretan meritu eta gaitasun oinarriak bermatuko dira. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Letradun Taldeko langileak izaera iraunkorreko eta behin-behineko izaera duten Letradunek osatuko dute. Letradunen lanpostu kopurua, bai izaera iraunkorrekoak zein behin-behinekoak, Kontseiluko Osoko Bilkuraren araudiaren arabera zehaztuko da.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Letradunak Kontseiluko hainbat organotan bete ahalko dute haien lana, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege Organikoan eta Antolaketa eta Funtzionamendu Araudian jarritakoaren arabera.
Organo teknikoetan ere haien lana bete ahal izango dute karrera judizial eta fiskaletako kideek, Idazkari Judizialen Taldeetako kideek, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Taldeko kideek, eta Justizia Administrazioaren menpeko Laguntza Judizialeko Taldeko kideek, baita ere Administrazio Publikoko funtzionarioek, lanpostuen zerrendan datzan kopuruan.
Meritu lehiaketa baino lehenago postu altuagoak lortu duten horiek, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko Osoko Bilkuraz bi urtez izendatuko zaie, urterokako epeetan luzagarri izan daitekeen denboraldiaz, eta asko jota hamar urtez luza daitekeena, hala badagokio, jatorrizko Administrazioan zerbitzu bereziko izaeran
Kontseiluko gainontzeko organo teknikoetan zerbitzua emateari dagokionez, bertan lanean dabiltzan funtzionarioak jatorrizko taldeetan zerbitzu aktiboan daudela ulertuko da. Kontseiluko lanpostuan lanean dabiltzaten bitartean, BJKNaren Langile Araudiaren menpe egongo dira.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren Antolaketa eta Funtzionamendu Araudiak aurreikusi ahalko du izaera teknikoko zenbait lanpostu, gaitasun zehatza eta judiziala ez den gaitasuna behar izateagatik, Araudiak erabakitzen duen taldeetako funtzionarioen meritu lehiaketa bidez hornitu ahalko direla. Dena dela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko organo teknikoetako maila altuko lanpostuak bakarrik osatu ahal izango dituzte Administrazio Publikoko A1 Azpitaldearen barne dauden Taldean parte hartzeko beharrezko titulua duten horiek.