Zure Zerbitzura

Zure Zerbitzura

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, kide anitzeko organo konstituzional bat da, autonomoa, epaile eta beste legelari batzuek osatzen dutena eta Botere Judizialeko gobernu-funtzioak gauzatzen dituena, guztion aurrean, epaile hauen jardutearen funtzio judizialean independentzia bermatzeko helburuarekin.

Kontseiluko Gobernuaren funtzioa, izendapen, maila igoera eta lekualdaketak bezalako gaietaz aritzen da; Epaitegi eta Auzitegien funtzionamenduaren ikuskapenaz eta Karrera Judizialeko kideen diziplina-erantzukizunaren eskaeraz. Kontseiluari ematen zaion eskumen mota hauetako eskuduntzaren bitartez, Estatuko beste botere batek, bereziki Botere Betearazleak, independentzia judizialaren gainean zuzen edo zeharka bere influentziak eragina izatea saihesten da.

Garrantzitsua da adieraztea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren jarduera, ez duela izaera jurisdikzionala, jarduera mota hau, Konstituzioaren 117. artikuluak horrela ezartzen duen bezala, Epaile eta Auzitegiei dagokielako. Kontseiluko gobernuaren lana, neurri handi batean, ekintza administratiboenarekin parekagarria da eta, azken honetan bezala, bere ebazpenak ere administrazioarekiko auzien ordenaren Epaitegi eta Auzitegien aldeko legezkotasun-kontrolera lotuak daude.

Epaile eta Auzitegien gobernu-funtzioa ez da esklusiboki Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarena, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak, Auzitegi Nazionaleko Salak eta Justizia Auzitegi Nagusietako Salek ere gai honetan eskumenak dituzte, hori bai, azken momentu batean, bere ebazpenak Kontseiluak berrikusi ahal izango ditu.

Kontseiluak independentzia judizialaren mantenimendua etsi gabe zaindu behar du eta horrela, Epaile edo Magistratu bat, bere funtzio jurisdikzionalaren jardutean asaldatua edo artegatua izan bada, Botere Judizialeko Lege Organikoaren 14. artikuluak, Kontseiluari tartean sartze horri bukaera emateko ahalmena ematen dio.  

Independentzia judizialaren babesa ez da bukatzen adierazi diren neurri mota hauen hartzearekin, zeren Kontseiluak berak ere zehazki adeitsua izan behar du aipatutako independentziarekin eta, ondorio bezala, ezin izango du Epaile edo auzitegiei zuzendutako inolako argibide, jarraibide, ordena edo agindu motarik egin, hauek antolamendu juridikoa nola interpretatu edo nola aplikatzearen gainean.

Sistema judizialaren baliabide material eta pertsonalen kudeaketa Botere Betearazleari dagokio, bereziki Justizia Ministerioari edo gai honetan eskuduntza duten Autonomia Erkidegoei.

Kontseiluak kontu-hartzaileekin bere urteko aurrekontuen betetzea landu, bete eta kontrolatzen du. Aurrekontuen likidazioen berri Kontu-Auzitegiari ematen dio.

BJKNk Gorte Nagusiei, BJKNaren eta Espainiako Epaitegi eta Auzitegien egoera, funtzionamendu eta jarduketei buruzko urteko Txostena igortzeko betebeharra dauka. Txosten honek, bere ustez, Botere Judizialak dituen funtzioen jarduera egokiarentzat, langilego, instalazio eta errekurtso gaietan dauden beharrak barne sartzen ditu.

Gorte Nagusiek Txostenaren edukia eztabaidatu ahal izango dute eta kasua denean, BJKNko lehendakariaren agerpena edo lehendakariak berak eskuordetza eman dioen kidearen agerpena eskatu. Parlamentariek beraien mozio eta galderak egin ditzazkete, Kontseiluaren aldetik derrigorrezko erantzuna izango dutenak.