Gaztela-Mantxako JANren historia

1834. urtekoa da, Errege Dekretu batek Ciudad Real, Cuenca eta Murtziako probintzien gainean arlo zibileko eta zigor-arloko bere jurisdikzioa hedatzen zuen Albaceteko Lurralde Auzitegia sortu zuenean.

Orduko Albacete hiribilduak, bere tradizio juridiko luzea hasten zuen.

Albaceteko Lurralde Auzitegiaren lehen urteak ez ziren errazak izan. Lehen Karlistaldiak, hiru alditan, 1834. eta 1840. urteen bitartean, Lurralde Auzitegiko egoitza Murtzia, Peñas de San Pedro (Albacete) eta Cartagenara (Murtzia) igarotzea behartu zuen, nahiz eta bere albacetetar titulartasuna inoiz ere galdu ez izan.

Azkenik, hiribilduan era iraunkor batean ezarri ahal izan zen eta 1860tik aurrera berea izango zen eraikin bat izan zuen, Francisco Jareño, albacetetar arkitektuaren eraikuntza eta aintzinako Albaceteko San Agustín Komentuaren gainean kokatu zena.

Kokapen berdin honetan, Albaceteko San Agustín kalean, baina 1980tik eraikin berri batekin, Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiko egoitza aurkitzen da.

Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur egun duten lurralde  osaketa eta mugapenarekin, 1985eko Botere Judizialeko Lege Organikoaren 26. artikuluan sortutako plantatik sortzen dira. Hauek, 1989ko maiatzak 23an eratu ziren. Atzean geratu ziren beraz aintzinako Lurralde Auzitegiak, horrela, mapa autonomikoa barne hartzen zuen, 1978ko Konstituzioaren eskakizunetara egokitua zegoen eredu judizial bati bidea emanez. Justizia Auzitegi Nagusiak autonomia erkidegoaren izena hartzen du.

Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusian bukatzen dira Eskualdeko instantziak, Auzitegi Gorenaren eskumenak alde batera utzi gabe.

Gaur egun, Goi Auzitegia hiru Salatan banatzen da:

  • Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Administrazioarekiko Auzien Sala
  • Lan-arloko Sala