Nola funtzionatzen du Andaluziako JANk

Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena Botere Judizialaren espresio gorenena da autonomi erkidegoan. 1989garren urteko maiatzak 23an osatu zen estruktura judizialeko organo osagarri bezala. Justizia Auzitegi Gorenak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 26garren artikuluan aurreikusitako plantatik sortzen dira.

AJANko Administrazioarekiko Auzien hiru Salek eta Lan arloko beste hirurek Sevillan, Málagan eta Granadan dute egoitza. Sevillan egoitza duten Salek, Cádiz, Kordoba, Huelva eta Sevillako probintzietara dute mugatua jurisdikzioa, Granadan kokatzen diren salek jurisdikzioa Almería, Granada eta Jaéneko probintzietan mugaturik duten bitartean. Málagan egoitza duten AJANko Administrazioarekiko Auzien eta Lan-arloko Salek beraien jurisdikzioa beraien probintziara mugatzen da.

Ceuta eta Melillako hipar-afrikako hiriak ere barne sartu behar dira, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiaren barrutiko parte bezala geratzen direlarik, horrela ezartzen duelako Demarkazio eta Planta Legeak, konkretuki Cádiz eta Málagako Probintzia Auzitegietan hurrenez hurren.

Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioaren ikuspuntutik, Ceuta eta Melillan dauden organoen akordioei, bai hiri batean bai bestean egoitza duten Administrazioarekiko Auzien epaitegien aurrean edota Sevilla eta Málagako Administrazioarekiko Auzien Salen aurrean aurka egingo zaie, aurkaratutako akordioek ematen dituzten administrazioko organoen izaera ezberdinaren arabera. Aipatutako auzitegiek ematen dituzten epaiak apelatu ahal izango dira Sevilla eta Málagako Administrazioarekiko auzietako Salen aurrean.