Funtzioak

EtiquetasEtiketak:  BJKN, erakunde judiziala

Kontseiluak duen funtziorik nagusiena Justiziaren administrazioak egiten duen kudeaketa da, Epaile eta Auzitegien independentziaren babes edo bermearekin batera, hauek duten funtzio judizialaren jardutean eta Estatuak dituen gainontzeko botereari dagokionez eta guztien aurrean, baita gainontzeko organo judizialei dagokionez eta Botere Judizialaren gobernu berari dagokionez ere.

Kontseiluak Botere Judizialeko izaera gobernu-administratiboak dituzten zereginak eta barne-erregimena dituzten betekizunak burutzen ditu. Epaitegi eta Auzitegien barne-gobernua Auzitegi Gorenaren gobernu-salei dagokie, Auzitegi Nazionalari eta Justizia Auzitegi Nagusi ezberbinei, aipatutako Auzitegien Lehendakariei eta gainontzeko organo jurisdikzionaletako titularrei, berezkoa duten esparru organikoari dagokionez, dagozkien funtzioak alde batera utzi gabe. Hala eta guztiz ere, Kontseiluak gobernu-organo hauek burutzen dituzten jardueren funtzio ikuskatzailea gauzatzen du.

Kontseiluaren betebeharrak Estatuko hirugarren botereko gobernua eta barne-administrazioa eragiten dituzten gaietara zabaltzen dira: Epaile eta Magistratuen izendapena eta maila-igoera administrazio egoerekin batera, lizentziak, baimenak, debekuak eta bateraezintasunak; Epaitegi eta Auzitegien ikuskapena eta diziplina-erregimen judiziala.

Eskumen hauei alde batetik, epaileen aukeraketa eta prestakuntzari buruzkoa eransten zaie, 1994. urtean onartuak eta, beste alde batetik, Justiziaren kalitatearen hobekuntza, babes judizial eraginkorraren oinarrizko eskumenaren premisa bezala.

Kontseiluak dituen funtzio eta eskumenak bederatzi alor handitan banatzen dira:

Autogobernu organo konstituzional bezala, Kontseilua, bere eskumenen babeserako, Konstituzio Auzitegiaren aurrean gatazkak azaltzeko legitimatua dago.