Organo teknikoen funtzionamendua

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko organo teknikoen barne egitura, 2013ko abenduaren 26ko Batzorde Iraunkorreko Hitzarmenaz behin-behineko izaerarekin onartua, ekainaren 28ko 4/2013 Lege Organikoko Lehengo Xedapen Iragankorrean ezarritakoa betetzen, eta Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudiak behin betiko ezartzen duenaren arabera

A) IDAZKARITZA NAGUSIA, IDAZKARI NAGUSIAKeta IDAZKARIORDE NAGUSIAK osatuko dute, eta 4/2013ko Lege Organikoko 612 artikulutik 614 artikulura bitarteko funtzio eta ekimenak izango dituzte.

Idazkaritza Nagusian ZERBITZU ZENTRAL bat egongo da, eta bertan izango dira Kontseiluko hainbat organori zerbitzu komunak eta zeharkako zerbitzuak eskeintzen dituztenak, eta honako sail hauek osatuko dute:

  1. LAGUNTZA ETA DOKUMENTAZIOA, eta bertan sartuko lirateke hurrengo arlo, sail eta unitateak:
    • Batzorde Iraunkorrari laguntza
    • Dokumentazioa
    • Liburutegia
    • Erregistro eta Fitxategia
  2. GERENTZIA, honako egiturarekin:
    • Aurrekontu kudeaketa
    • Langile-administrazioa
    • Gaikuntza
    • Informatika
    • Gai Orokorrak eta Kontratazioa
    • Mantenua eta Hornikuntza
    • Lan-arriskuen prebentzioa•       
  3. NAZIOARTEKO HARREMANAK
  4. LANGILE JUDIZIALAK, arlo hauek osatuko dute:
    • Epaileen Erregimen Juridikoa
    • Magistratuen Erregimen Juridikoa
    • Epaileari laguntza
    • Aukeraketa (neurketa)
    • Bulego Judiziala
    • Disziplinazko Erregimena: Disziplinazko Erregimena Disziplinazko Ekintza Eragileari zerbitzua emango dion behin-betiko egituraren menpe geratuko da.

B) Era berean, 615. artikuluaren arabera, IKUSKARITZA ZERBITZU bat egongo da, eta hau Batzorde Iraunkorraren menpe egongo da, eta horren barruan honako funtzio hauek landuko dira:

  1. EGOKIAK DIREN IKUSKATZAILE UNITATEAK
  2. TXOSTENAK
  3. BIZTANLEENTZAKO ARRETA, KEXA ETA ERREKLAMAZIOAK
  4. ESTATISTIKA

C) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko organoei aholku eta laguntza tekniko-juridikoa emateko organo arduraduna BULEGO TEKNIKOA da, 616. artikuluaren arabera, eta bere eginbeharrak bete eta garatzeko, hurrengo gaikako arlo, sail edo zerbitzuak burutuko ditu:

  1. IKERKETA, TXOSTEN ETA HITZARMENAK
  2. BERDINTASUNA ETA GENERO-INDARKERIA
  3. INFORMATIKA JUDIZIALA
  4. BITARTEKOTZA
  5. BALIABIDEAK

D) Epaile eta Magistratuen aukeraketa eta heziketari dagokionez, ESKOLA JUDIZIALAren bitartez egingo da, eta helburu hori lortzeko hiru zerbitzu nagusietan oinarritu eta egitaratuko da:

  1. AUKERAKETA
  2. HASIERAKO HEZIKETA
  3. ETENGABEKO HEZIKETA

E) Legegintza, jurisprudentzia eta doktrinazko informazioaren aukeraketa, antolaketa, tratamentu, zabaltze eta argitaratzearen organo tekniko arduraduna,Lege Organikoko 619. artikuluaren arabera,DOKUMENTAZIO JUDIZIALAREN ZENTROAda, eta helburu horiek eraginkortasunez lortzeko, hurrengo gaikako arloetan egituratzen da:

  1. ARGITALPENAK
  2. DOKUMENTAZIOA ETA ZUZENBIDE KONPARATUA
  3. PLANGINTZA ETA INFORMAZIO SISTEMAK

F) Komunikazio instituzionaleko funtzioak KOMUNIKAZIO-BULEGOARI dagozkio, Lege Organikoaren 620. artikuluari jarraikiz. Organo tekniko hori presidentearen mende dago zuzenean. Hark izendatzen du zuzendaria, bai eta hori libreki kargutik kendu ere. Zuzendariaren kargua komunikazio publikoan esperientzia egiaztatua duen profesional batek bete beharko du.

Komunikazio Bulegoa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian bertan dago, baita organo zentraletan (Auzitegi Gorena eta Auzitegi Nazionala) eta hamazazpi justizia-auzitegi nagusietan ere.