Justiziaren kalitatearen hobekuntza

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari dagokio Konstituzioak eta legeek Botere Judizialari ematen dizkioten funtzioen jarduera egokiaren zaintza. Azken batean, Epaile eta Magistratuek duten funtzio jurisdikzionalaren jarduera egokirako beharrezko dituzten baliabide guztiak izan dezaten ardura du.

Helburu hau lortzeko, Kontseilua bi eremutan jarduten da:

  • Justizia administrazioa hobetzeko beharrezkoak iruditzen zaizkion jarduera guztiak proposatzeko ahalmena du. Bai Gorte Nagusien aurrean memoriaren aurkezpenaren bitartez edo bai Justizia Ministeriora edo justiziaren gainean eskumena duten Autonomia Erkidegoetara zuzenean zuzenduz, Kontseiluak organo judizial espainolen funtzionamenduaren hobekuntza laguntzen duten neurri eta ekimen haiek hartzea proposatzen du.
  • Gure justizia administrazioa eragiten dituzten erabakirik garrantzitsuenak hartzen diren foroetan parte hartzen du. Lan batzorde ezberdinak dira, bi aldeko izaera edo aldeanizdun izaera du, non Kontseiluak, Justizia Ministerioak eta gai honetan eskumenak dituzten autonomia erkidegoek, justizia administrazioaren zerbitzu publikoaren hobekuntza laguntzeko ahalmena izan dezaketen ideia guztiak aztertzen dituzte, onuragarriak suertatu daitezkeen erreforma legal guztiak sustatuz.

Bestetik, BJLOak BJKNari, Justizia Administrazioan existitzen diren informazio sistema ezberdinen bateragarritasuna kontrolatu behar duen agintari bezala, eskumenak ematen dizkio. Kontseiluak justizia administrazioan erabiltzen diren programa informatikoak onartzen ditu, horrela beraien arteko bateragarritasuna bermatuz eta honen ondorioz osoa, koherentea, indartsua eta denboran zehar egonkorra den informazio judizial sistema bat izatea lortuz.

Osoko bilkurak esklusiboki ezagutuko du Gobernuak edo ganbera legegileek bere irizpenaren esku utzi dituen lege-aurreproiektuei edo xedapen orokorrei buruzko txostenak onespena (BJLOko 599.1.12 artikulua). Agiri Judizialen Zentroari dagokio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari laguntzea, epaitegi eta auzitegien jardueraren eraginkortasuna areagotzeko sistema informatikoak harmonizatzeko erabakiak har ditzan (BJLOko 619.2 artikulua)