Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
Utilizamos cookies propias y de terceros únicamente para realizar mediciones y análisis estadísticos de la navegación por las diferentes secciones de la página web con la finalidad de mejorar el contenido que ofrecemos. Al hacer click en 'Aceptar todas las cookies', consiente que todas las cookies se guarden en su dispositivo. Para configurarlas o rechazar su uso haga click en el botón 'Configurar Cookies'.
Para más información consulte nuestra política de cookies
Salir rápido
Pulsa este botón en cualquier momento para abandonar de inmediato esta página
Recuerda borrar tu historial de navegación para no dejar rastro después de informarte
EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiaren epaia zeinak —zinpekoen epaimahaiaren parte-hartzearekin izandako prozedura batean— ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik eta agirien zaintzan desleial jokatzeagatik bi urteko espetxealdira kondenatu zuen agentea; ildo beretik, lau urteko desgaikuntza berezira ere kondenatu zuen Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako agentearen kargu edo enplegu publiko izateko
EAEko Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak berretsi egin du ertzain bati ezarritako bi urteko espetxe-zigorra eta 4 urteko desgaikuntza-zigorra —Bizkaiko Auzitegiak Zinpekoen Epaimahaiarekin egindako prozedura batean emana— isun bateko 40 euro beretzat hartzeagatik.
EAEko ANk ezetsi egin du agenteak epai horren aurka jarritako errekurtsoa eta frogatutzat jo du akusatuak diru-kopuru hori hartu zuela "bere ondarean sartuta, legez kanpoko onura ekonomikoa lortzeko asmoz", eta beste horrenbeste egin zuela salaketa-orriarekin ere, izapidetu ez zedin eta 40 euroak falta zirenik inor kontura ez zedin.
Ertzainari ondasun publikoak bidegabe erabili izanaren delitu bat eta agirien zaintzan desleialtasun-delitu bat egotzi zizkioten, eta bi urteko kartzelarekin kondenatu zuten, lau urteko desgaikuntza bereziarekin batera, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako agente-kargu edo -enplegu publikoak bete ahal izateko. Halaber, 900 eta 2.100 euroko bi isun ere ordaindu beharko ditu.
Bere defentsak EAEko ANren aurrean errekurritu zuen errudun deklaratzen zuen epaimahaiaren berediktuan ustezko froga-akatsa eta arrazoiketa-eza zegoela alegatuz. Alegazio horiei "funtsik gabeak" iritzi izan zien EAEko ANk.
"Errekurritutako epaian kondena ez da oinarritzen akusatuari jagoletza formalki esleitua izatean, baizik eta akusatuak, —dela zerbitzuan hartarako aukera sortu zitzaiolako, dela bere posizioagatik—, sarbide eta eskuragarritasun materiala izatean, eta, horrenbestez, doloz eta irabaziak lortzeko asmoz, zilegi ez diren eskurapen-egintzak egitean.
EAEko Auzitegi Nagusiak ere ez du onartzen defentsaren uzia, kaltearen konponketaren aringarria aintzat hartzeko eskatzen zuena, hots, agenteak 40 euroak handik 48 ordura itzuli izana.
EAEko ANk gogorarazten duenez, epaimahaiak "ondorioztatu zuen diruaren itzulketa ez zela azkar konpontzeko borondatearen ondorio izan, baizik eta kanpoko beste inguruabar batzuen ondorio, hain zuzen ere, akusatuak egin zuenaz konturatu eta gero, ertzain-etxeko gainerako kideek egindako presioaren ondorio".
Epai hau ez da irmoa eta Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke.