Informazio orokorra

Hauen bidez BJKN-ren antzekoak diren beste erakunde atzerritarrekin hartu emana eta komunikazioa indartu eta harremanak ezarri eta mantendu nahi dira, nazioarteko erakundeekin izateaz gain, Justizia sektoreko beste erakunde eta eragileekin ere bai, BJKN-ren, epaile eta magistratu espainiarren proiekzio eta presentzia indartuz Justiziarekin erlazionatutako foru eta gertaeretan.

Zehazki esparru honetan egintza ondorengoan zentratzen da:

  • Erakunde izaerako harremanak garatzea, iraunkortasun deierarekin edo soilik egoeraren araberakoa, BJKN-ren antzekoak diren erakunde atzerritarrekin, baita beste Botere Judizial eta erakundeekin ere eta Justizia sektoreko eragileekin.
  • Kontseiluaren, eta epaile eta magistratu espainiarren presentzia instituzionala indartzea Botere Judizialarekin erlazionatutako nazioarteko organo eta foruetan, zehazki Iberoamerikarretan, Europar Batasunekoetan eta Europako Kontseilukoetan.

Bi egintza ildo handi hauen barnean, orain arte gauzatzen ari den jarduera ondorengo egintza eta prozesuetan zehazten da:

  1. Botere Judizialaren Kontseiluen Sare Europarrean BJKN-ren parte hartzea (www.encj.eu).
  2. BJKN Goi Bilera Judizial Iberoamerikarrean barneratzea, bilera hau Nazioen Erkidego Iberoamerikarra osatzen duten 23 lurraldeetako Botere Judizialen gobernu eta jurisdikzio instantzia gorenen arteko lankidetzaren eta adostasunaren espazio egituratzaile moduan garatua eta sortua izan zelarik. Aipatutako nazioen erkidego horren integrazioa ondorengoan zehazten da:
    • Gela Iberoamerikarra: beste instantzien artean, BJKN-rengatik finantzatutako beken bidez gaikuntza programa, epaile eta magistratu iberoamerikarrei zuzenduta, eta bere aspektu akademiko eta logistikoetan NH-en Zerbitzuak eta BJKN-ren Eskola Judizialak zuzenduta.
    • Dokumentazio Judizialen Zentruen Sare Iberoamerikarra (Iberius). Lurralde iberoamerikarren Informazio eta Dokumentazio Judizialaren Unitate eta Zentruen artean elkarrekiko laguntza, adostasun eta lankitza komunitate moduan diseinatua. BJKN, CENDOJ-en bidez, Sarearen Idazkaritzaz arduratzen da, bere jarduera eta edukiak koordinatuz, hauen artean sarearen web atariaren mantenua azpimarratu behar delarik: www.iberius.org, eta BJKN-ren Liburutegi Juridikoaren edizio berezia, epaile eta magistratu latinoamerikar guztiei emateko.
    • Eskola Judizialen Sare Iberoamerikarra (Riaej). Eskola Judizialen eta Iberoamerikako gaikuntza judizialaren zentru publikoen artean elkarrekiko laguntza, adostasuna eta lankidetzarako lotura komunitate moduan sortua izan zen. BJKN-ak, Eskola Judizialaren bidez, Sarearen Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du.
    • Gaikuntza Judizial Birtualaren Zentru Iberoamerikarra (Ciacjv). Rieaej-ren barneko produktu moduan diseinatua izan zen, eta epaile eta magistratu iberoamerikarren gaikuntza bitualerako ikastaroen garapenerako plataforma teknologiko bat erreztea du helburu.
    • Nazioarteko Lankidetza Judizialaren Sare Iberoamerikarra(Iber Red).
    • Goi Bileraren produktu axiologikoen Idazkaritza Iraunkorretik ondorengoak garatu eta hedatzea: Epaile Iberoamerikarren Estatutua, Espazio Judizial Iberoamerikarrean eta Kode Etiko Judizial Iberoamerikarrean Justiziaren aurrean Pertsonen Eskubideen Gutuna.
  1. Nazioarteko gertaera eta organismoetan BJKN-ren presentzia sustatzea: Justiziaren Eraginkortasunerako Europar Kontseilua (CEPEJ), Epaile Europarren Kontsultarako Kontseilua; Epaileen Batzar Europarra; Ertamerikako Gorte Gorenen Goi Bilera eta MERCOSUR, Eskola Judizialen Sare Europarra, International Organisation of Judicial Training (IOJT); Hagako Konferentzia, Seguritate eta Lankidetzarako Erakundea Europan (OSCE), besteak beste.
  2. Beste Botere Judizialekin aldebiko Bilerak gauzatzea: Frantzia, Maroko, Portugal.
  3. BJKN-ren egoitzan edo beste bulegotan eta organo jurisdikzionaletan edo gobernu judizial espainiarrean erakundeen edo pertsona ospetsuen bisitez arduratzea.
  4. Bilera, mintegi, tailer eta nazioarteko beste jardueretan, baita nazioarteko organismo eta epaitegietan epaile eta magistratu espainiarren parte hartzea sustatzea.
  5. Zuzenbideko Estatuaren berrezarkuntza eta krisiaren Kudeaketan Estatuaren jarduerari laguntza ematea.