Justiziaren Eraginkortasunerako Europako Kontseilua

Justiziaren Eraginkortasunerako Europako Batzordea (CEPEJ) 2002ko irailaren 18an sortu zen Europako Kontseiluko Ministro Batzordearen Res(2002)12 Ebazpenaren bitartez.

Europako Kontseiluko 47 estatu kideetako (horien artean Espainia dago eta bere delegazioan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko ordezkari bat dago) adituek osatzen dute eta idazkaritza bat du. Lan horietan Europar Batasunak parte hartzen du, eta behatzaileak ere sartzen dira.

CEPEJen egitekoa Europako Kontseiluko estatu kideetan Justiziaren funtzionamenduaren eraginkortasuna hobetzea da eta baita Europako Kontseiluak hartutako arauzko tresnak praktikan jartzea ere.

Honako hauek dira bere zereginak:

  • Sistema judizialak aztertzea
  • Sistema judizialek aurkitzen dituzten zailtasunak identifikatzea
  • Emaitzen ebaluazioa eta sistema judizialen funtzionamendua hobetzeko modu zehatzak definitzea
  • Estatu kideei laguntza ematea
  • Europako Kontseiluko instantzia eskudunei tresna juridiko berri bat egitea zer arlotan izango litzatekeen desiragarria proposatzea.

 

CEPEJ ez da estatu kideetako sistema judizialak ikuskatzeko instituzioa eta ez du eskumenik arauzko tresnak lantzeko ere. CEPEJen funtzionamendua bere estatutuak arautzen du.