Helburuak eta hasierako metodologia

Formazio prozesuak, Europako Kontseiluak onarturiko Epailearen Karta Europarraren gomendioekin, epaile guztiek funtzio jurisdikzionalaren garapenerako beharrezkoak diren ezaguera teoriko, sozial eta kulturalak eduki ditzaten bermatu nahi du.

Hasierako formazioa zuzenbideko unibertsitate titulazioaren oinarritik hasten da, eta oposaketa bidez sartzeko ezagutza teoriko nahikoak egiaztatzen dituen konkurtso baten gainditzea, edo esperientzia eta prestigio profesional nahikoa, errekonozitutako eskuduntzako juristen txandaren sarbiderako.

Behin EJn ingresatuta urte bateko agertze kurtso bat jarraitzen da oposaketako txandakoentzako edo hilabete batekoa juristentzat, ikasleen zenbatekoari egokitutako irakasletza egonkor batek irakatsita, eta auzitegietan babestutako ondorengo praktika denbora tarte bat, bederatzitik hiru hilabetetara, hurrenez hurren. Praktikak EJtik estrukturatuak eta zuzenduak daude, EJko espezializatutako irakasleek zuzendutako lurralde nazional osoan destinatutako Magistratu tutoreen gainbegiratze pean. Bi fase hauek gainditzen direnean lehen destino jurisdikzionalera ailegatzen da. 

HASIERAKO

Hasierako formazioaren kurtsoaren helburuak Justizia Administrazioaren Liburu Zurian adierazita daude zentzu zabalean, ondorengo erreferentzi hauekin:

  • Funtzio judizialaren jarduerarako eta sarbide probetako programetan sartuta ez dauden beharrezko ezaguerak osatzea.
  • Errealitatearen azterketa gaitasuna, frogen balorazioa eta erabakia garatzea.

Helburu hauek betetzera zuzenduta daude programatutako jardueren multzoa, zeintzuekin etorkizuneko epaileen formazio tekniko, humanistiko eta soziala osatu nahi baita. Era zehatzagoan, hasierako formazioaren lehenengo urtean irakaskuntza helburuak ondorengoak dira:

  • Aurkeztutako arazo juridikoen ulertzeko modua eta indibidualizazioa estimulatzea.
  • Gatazka juridiko zehatz batzuk (baztertze soziala, etxeko indarkeria, drogadikzioak, etab.) gertatzen direneko errealitate sozialaren ezagutzan sakontzea.
  • Zentzuzko erabakiak hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak sustatzea.
  • Prozesuaren barruko ikuspegi praktikotik, aurreko prestakuntza akademikoan eta aurreko sarbide probetan hartutako ezagutzak osatzea.
  • Ebazpenen motibazioa erabiltzea.
  • Funtzioa garatu beharko duten Europako eta nazioarteko espazio judiziala zein den jakitea.

 

METODOLOGÍA

Jarduera zehatz batzuetan tradizionalagoak diren beste metodo batzuk erabiltzeaz utzi gabe (galdera sortak, konferentziak, mahai borobilak, etab.)Espainiako Eskola Judizialak sakontze teknikoari eutsiko dio, eta “kasu metodoa” eta “benetako arazoak aztertuz egindako irakaskuntza” hobetzen eta finkatzen jarraituko du. Eskola profesionala den bezala, “jurista batek bezala pentsatzera” praktikatan dagoen Epaile bati erakusteko helburua daukan kasuaren metodoan oinarritutako metodologiagatik apustu egin zuen bere egunean, argudio gaitasunetan formatuz, hausnartu eta argumentatzera erakutsiz erabaki egokira ailegatzeko epaitutako gertakarien arabera.

Asmoa da informatikaren erabileran esfortzua egitea; ez bakarrik lan egiteko ohiko baliabide moduan, trebatzeko eta ezagutzak eguneratzeko tresna moduan ere bai.

Irakaskuntza sistema hau lan aktiboko dinamika bat daukaten talde txikiko (20 eta 25 ikasle artean) geletan oinarritzen da funtsean, honela ikasleak heurek azterketa lanen, ponentzien aurkezpenen eta abarren kargu egiten dira, haien ikastearen protagonista aktibo bihurtuz.

Helburua planteatutako arazoen erresoluziorako eta erabakiak hartzeko gaitasunak ikaslearengan garatzea da. Irakaskuntza debatitutako gertakarien eta frogaren balorazioaren ezarpen zuzenerako ikastean zentratzen da, oreka bat lortuz ematen diren erantzun judizial desberdinetako azkartasun eta hausnarketaren artean edo gatazken ebazpenean balore, zuhurtasun eta diligentziako eskakizunen beti zaila gertatzen den konjugazioan eta etorkizuneko arazoei era ez intuitiboan aurre egitea ahalmenduko diona.

Zentzu honetan, kasuaren metodoa ondorengo pausuetan eskematizatu daiteke:

  • Dossier edo kasuaren entrega bere eztabaidaren aurretik klasean. Ikasleek, indibidualki edo taldean kasuaren ikerlanari ekiten diote, “fabrikatua edo fikziozkoa” ez den kasua, baizik eta lurralde nazional guzitik emandako kasu errealen artean aukeratzen dena eta seinalatutako irakaskuntza helburuetara egokituak daudenak eta tarteko zailtasun edo zailtasun estandarrekoa (honi dagokionez epaiketa zibil guztien eta ekintza penal desberdinen grabaketak edukitzeak abantaila handi bat suposatu du).
  • Ikerlanaren ondoren, ikasle bakoitzak kasuaren historia prozesalaren eskema edo sinopsi bat egiten du, juridikoki garrantzitsuak diren gertakariena, baita ezar daitezkeen printzipio edo arauena ere, kasuaren erabakira eraman duten bai argumentu faktikoak bai juridikoak sintetizatuz.
  • • Edozein ikaslek klasean egindako azalpena, era boluntarioan edo Irakasleak aukeratuta txostengile lana egingo duena, kasua azalduz eta ondoren gainontzeko ikasleek parte hartzen duten eztabaida batera pasatuz, jarduera irakasleak kanalizatuz, kasuek planteatzen dituzten zailtasun praktikoak sortuz, erabaki egokiaren oinarri bezala balio duten arrazonamendu eta argudioen kontraste bat suposatzen duen “iritzien kontraste” bat lortuz. Honen ondoren, irakasleak jarduera amaitutzat ematen du, gaiari buruzko bere esperientzia eta ezagutza guztia irauliz, praktikan deskribatuak izan diren arazo guztiak, bai eztabaidan atera direnak bai planteatuak izan ez direnak, zenbatzen eta esplikatzen, konklusioak ezartzen azkenik.