Zer da Kanarietako JAN

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitza artxipelagoko bi hiriburuek partekatzen dute: Kanaria Handiko Las Palmas hirian dago Presidentziaren egoitza eta Tenerifeko Santa Cruz hirian, aldiz, Administrazioarekiko auzi saletako bat eta Lan-arloko saletako bat.

Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiak bere egoitza hiriburuan du eta Estatuaren Botere Judizial bakarraren egitura orokorraren parte den instantzia judizial bat osatzen du, bere lurralde eskumenera egokitua.

Kanarietako JANa, autonomia erkidegoko lurralde esparruan organo judizial gorena da, Auzitegi Gorenari dagokion jurisdikzioa  (KEren 152.1 art.) eta berme konstituzionalak eskatzen dituzten gai haiek alde batera utzi gabe, hain zuzen ere Konstituzio Auzitegiari dagokion eskumena berau.

Veguetaren bihotzean kokatzen da; Kanaria Handiko Las Palmaseko auzorik zaharrena da Vegueta.